Oraingo erakusketa - Exposición actual

Roberto Botija
Denbora etena
2017ko abuztuaren 2tik irailaren 3ra
Zabaltzea: abuztuaren 2an, 10:00etan


Roberto Botija
Tiempo suspendido
2 de agosto - 3 de septiembre de 2017
Apertura: 2 de agosto, 10:00 horas


DENBORA ETENA

“Mandioetan, sukaldeetan edo leku ezkutuetan noizbehinka azaltzen diren objektu, kaxa eta tresnetan pentsatzen dut, zertarako diren inor azaltzeko gai ez den horietan.
Denboraren lanak ulertzen ditugula uste izateko harrokeria: hark bere hildakoak lurperatu eta giltzak gorde egiten ditu. Ametsetan, poesian, jolasean soilik hurbiltzen gara batzuetan ustez orain garen hau baino lehenago izan ginen horretara...”

Julio Cortázar


“Argazkilaritzatik, batez ere, denbora jakin bat interesatzen zait: presente dagoen denbora, baina dagoeneko igarotzen ez dena. Azken finean, denbora etena, still life. Eta existitzen diren gauzak ere interesatzen zaizkit, hor daudenak argazkilariak jarri egin dituelako, baina ez formaren nolakotasunagatik, baizik eta bere dentsitate sinbolikoagatik.”



Loturak direla medio, nire gurasoen etxea husteak abiarazi du argazki sorta hau, denboraren joanak sortutako harridura irudikatzeko asmoarekin egina. Beraz, heriotzak kentzen digun hura eta bizitzan suertatzen zaiguna omentzen du erakusketa honek. Azken finean, artea ez al da maite dugun haren segurtasun-kopia baino?

Roberto Botija





TIEMPO SUSPENDIDO

“Pienso en esos objetos, esas cajas, esos utensilios que aparecen a veces en graneros, cocinas o escondrijos, y cuyo uso ya nadie es capaz de explicar.
Vanidad de creer que comprendemos las obras del tiempo: él entierra sus muertos y guarda las llaves. Solo en sueños, en la poesía, en el juego, nos asomamos a veces a lo que fuimos antes de ser esto que vaya a saber si somos…”

Julio Cortázar


 “De lo fotográfico, ante todo, me interesa ese tiempo que está presente pero que ha dejado de transcurrir. En definitiva, el tiempo suspendido, still life. Y las cosas que existen y están ahí solo porque el fotógrafo las ha colocado, no tanto por su cualidad formal, sino por su densidad simbólica”.


“Por asociaciones, vaciar mi casa familiar se ha convertido en el arranque de este grupo de fotografías que simbolizan el asombro ante el paso del tiempo. Así pues, sea esta exposición un homenaje a aquello que la muerte nos arrebata y a lo que la vida dispone. Porque a fin de cuentas, ¿qué es el arte sino una copia de seguridad de aquello que amamos?   “

Roberto Botija










ROBERTO BOTIJA
(Bilbo,1953)
Lanbidez barrualdeen diseinatzailea da. Hainbat hedabide espezializatuetan argitaratu ditu artikuluak. Horien artean, nabarmentzekoa da Werk, Bauen + Wohnen arkitektura-aldizkari suitzarraren 12. zenbakian agertu zuen lan zabala, Bilbo hiriaren gaineko monografiko batean (1996).

Bakarkako erakusketak:

1999 Galeria Dugal, Bilbo.
2000 Elgoibarko Kultur Etxea.
2001 Galeria Estudio 22, Logroño.
2003 Photomuseum, Zarautz.
2004 Gipuzkoako Argazkilari Elkartea, Donostia.
2006 Galeria Contraluz, Iruñea.
2007 Galería Ivasfot, Donostia.
2007 Photomuseum, Zarautz.
2009 Galeria Spectrum Sotos. Zaragoza
2014 Galeria Spectrum Sotos. Zaragoza





ROBERTO BOTIJA
(Bilbao, 1953)
Ejerce como diseñador de interiores. Publica en medios especializados, destacando el extenso trabajo aparecido en el nº 12 de la revista suiza de arquitectura Werk, Bauen + Wohnen, en un monográfico sobre la ciudad de Bilbao (1996).

Exposiciones individuales:

1999 Galería Dugal, Bilbao.
2000 Casa de Cultura de Elgoibar.
2001 Galería Estudio 22, Logroño.
2003 Photomuseum, Zarautz.
2004 Sociedad Fotográfica de Guipúzcoa, San Sebastián.
2006 Galería Contraluz, Pamplona.
2007 Galería Ivasfot, San Sebastián.
2007 Photomuseum, Zarautz.
2009 Galería Spectrum Sotos. Zaragoza
2014 Galería Spectrum Sotos. Zaragoza


No hay comentarios:

Publicar un comentario