Oraingo erakusketa - Exposición actual

Alberto Palomera
eπ´PATAFÍSICA  f:22v7´s12800 [´P]h
2018ko otsailaren 13tik martxoaren 25era
Zabaltzea: otsailaren 13an, 10:00etan


Alberto Palomera
eπ´PATAFÍSICA  f:22v7´s12800 [´P]h
13 de febrero - 25 de marzo de 2018
Apertura: 13 de febrero, 10:00 horas









♪♫♬♭♩♪♫♫♪♩♬♬



Kepa Junkeraren laguntza berezia izan dugu. Izan ere, erakusketarako adierazkortasun handiko pieza bat konposatu du: “Suite ´Patafísica´” 4 mugimendutan.


Contamos para esta exposición con la colaboración especial de Kepa Junkera que ha compuesto para esta muestra un tema musical de gran expresividad: “Suite ´Patafísica´” en 4 movimientos.














Alberto Palomerak ´PATAFÍSICAren gainean erakusketa itzela aurkeztuko du Zarauzko Photomuseumean, izenburu honekin:

e´PATAFÍSICA [f:22v7´s12800]”

Integrazioan oinarritutako formatu handiko lan sail batzuk dira. Bertan, elementu estrapiktorikoak, aglutinatzaileak, pigmentuak eta material fotografikoak nahasten dira. Ondorioz, egoera berriaren jabe egitean, materialak duindu egiten dira lenguia berria sortuz, eta horiek erakusten digute nola jokatu eta begiratu behar dugun patafisiko erara. Izan ere, patafisika artetik haratago doa eta bizitzaren eremura hedatzen da. Erakusketaren izenburuari jaramon eginez, bere asmaketaren emaitza den filosofía darabil, eta horretarako parametro fotografikoak darabiltza.

Kepa Junkeraren laguntza berezia izan dugu, are gehiago, erakusketarako adierazkortasun handiko pieza bat konposatu du: “Suite ´Patafisika” 4 mugimendutan.
KEPA JUNKERAK sorturiko musikarekin CDa plazaratu da eta horrez gain, filosofía patafisikoari buruzko Palomeraren liburua aurkeztuko da otsailaren 16an arratsaldeko 6etan, lehenengo “eπ´Patafísica” SINPOSIOAN.


‘Patafisika XX. Mendearn erdialdean sorturiko kultur-mugimendu frantziarra da eta Alfred Jarry-ren “Faustroll doktorearen balentriak eta iritziak, patafisikoa” liburuan eta “Ubu Erregea” teatro-lanean oinarritzen da. ‘Patafisika absurdoarekin lotzen da eta zientzien, filofofiaren, arteen eta beste ezagutza moduen linguaia instituzionala parodiatzat jotzen du.
Askatasun printzipioaren defensa da eta askatasun existentzialarena. Horregatik ‘patafisikak hain zuzen imaginazio fantastikoa gomentzen du gutxienez gure pentsamentuaren autonomia gordetzeko baliabiderik hobererena bezala eta horregatik botere asmatzailean, imaginazioan, paradoxan, ironian eta satiran erantzunak bilatzen dituen “zientzia bat” da.
‘Patafisika «imaginazioaren garaipena da razionalismo ekonomizistaren aurrean, botereari aurre egin eta bilusten duen humorea, gora-behera guztien aurkako bizi-poza da.»



Ohar biografikoak

Alberto Palomera jarduera zabaleko jakintza-alor anitzeko artista da. Beretzat teknika artistikoak bere bizitza-filosofia adieratateko baliabideak dira.
Xehetasunei arreta handia ipintzen die, erne dago eta artista ipurterrea da. Urrats bakoitzean, errealitate berriak topatzen digu, eta momentuko gehiegizko informazioa xurgatzen du kontu handiarekin. Datuak prozesatu ondoren, sentsaio berriz eginiko mapa osatzen du.
Palomera pentsalaria da. Zientzilaria. Hori dela eta, irudiari baino hitz-substantiboari balio handiago ematen dio. Irudikapenetik haratago joan behar du, izan ere, horiek aurreiritziez kargatuta aurkitzen ditu eta panorama osatugabea eta batere bizkorgarria eskaintzen diote. Horregatik beti topatzen dugu konzeptuaren nagusitasuna bere lanean.


Alberto Palomera presenta una Gran Exposición en el Photomuseum de Zarautz sobre “LA ´PATAFÍSICA” bajo el título:
e´PATAFÍSICA  [f:22v7´s12800]”

Muestra una serie de obras de gran formato basadas en la integración de elementos extrapictóricos con materiales fotográficos, aglutinantes y pigmentos, que toman conciencia de su nuevo estado y surgen como un nuevo lenguaje donde el material es dignificado para mostrarnos como se debe actuar y mirar de modo patafísico. Porque la patafísica va más allá del arte y se extiende a la vida. Para ello utiliza parámetros fotográficos en una filosofía de su invención, que nos remite al título de la muestra.
Contamos para esta exposición con la colaboración especial de Kepa Junkera que ha compuesto para esta muestra un tema musical de gran expresividad: “Suite ´Patafísica´” en 4 movimientos.

Se ha editado un CD con la música sobre la Patafísica que ha compuesto KEPA JUNKERA.
También se presentará un libro sobre la Filosofía patafísica de Palomera y contará con El Primer SIMPÓSIUM de “eπ´Patafísica”el 16 de febrero a las 18 h.




La ´Patafísica  es un movimiento cultural francés de mediados del siglo XX basado en el libro Gestas y opiniones del Doctor Faustroll, patafísico, y en la obra de Teatro Ubú Rey  que  Alfred Jarry escribió a finales del siglo XIX. La Patafísica se asocia al absurdo y toma en clave paródica el lenguaje institucionalizado de las ciencias, la filosofía, las artes y otras formas de conocimiento.
Es una defensa del principio de la libertad existencial. Por eso la ‘patafísica recomienda precisamente la imaginación fantástica como la mejor arma de defensa para preservar, por lo menos, la autonomía de nuestro pensamiento y, por eso, es “una ciencia” que busca respuestas en el poder creativo, la imaginación, la paradoja, la ironía y la sátira.
La ‘patafísica es «el triunfo de la imaginación contra el racionalismo economicista, el humor que desafía y desnuda al poder, la alegría de vivir pese a todo y contra todo»

Notas Biográficas

Alberto Palomera es un artista multidisciplinar de dilatada trayectoria que sale del marco pictórico para crear obras en la que la técnica artística es un medio para transmitir una filosofía de vida.
 Presta mucha atención a los detalles, está despierto y como artista inquieto, percibe nuevas realidades a cada paso y absorbe con cautela todo el exceso de información actual.  Procesa los datos y los canaliza hasta derramarse en un nuevo mapa de sensaciones.
Palomera es un pensador. Es un científico. Como tal, aprecia la palabra-sustantivo más que la propia imagen, que encuentra cargada de prejuicios, y le ofrece un panorama incompleto y no estimulante, necesita ir más allá de la representación. Lo conceptual se hace presente siempre en su obra








f:22v7's12800 ['P]h
PHILOSOFiA ´PATAFISIKOA
[Begirada berri baterako parametro Photografikoak ]

f:22=  Eremu sakonera haundienarekin maximora itxitako diafragma, erdi-itxitako begiradarekin eguzkira begiratzen dugunean, begirada garden, sakon eta urrunagoa lortzeko.
v7 ´= abiadura jeisten dugu obturadorea zazpi minutuz irekita mantenduz, kontenplazio luzeago baterako, behar den denbora hartuz, presarik gabe, besteok ikusten ez dutena harrapatzeko, are eta gehiago, azkartasunaren eta berehalakotasuna goraipatzen duen gure gizartean. Patsadaz, denbora eskeintzea behaketari.
s12800= hamabi mila zortzirehun ISO, muturreko sentsibilitatea, argi gutxiko leku ilunetan ikus ahal izateko sentsibilitate altua.
Begi bat irekitzen badut, bestea erdi itxi, begiratzeari denbora eskeini eta ilunean sakonduz, ikustea ezinezkoa denaren misterioan barneratuz ikaragarrizko sentsibilitatearekin, orduan magia eta harridura sortzen da. Harridura hori paradoxa bihurtzen da begira-tzea baino gehiago dela ulertzen dugunean.
Izenburu bera, joku ludikoa da; eta sorginkeriaren enigma aurkezten eta irudikatzen du. Guztiok gaude gogotsu gauza apartak gerta daitezen, baino gutxi batzuk soilik ohartzen dira; Miraria bere jarrerarekin eta begiradarekin nolabait agertatzen zaio bakarrik.
[ ´P ]h=  ‘Platonen haitzulotik kanpoko ariketa espiritualetako aldaketen axioma.    

BEGIRADA PATAFISIKOA
[ PREMIAZKO PHILOSOFIA ]              

Baimen unibertsala aurreritzi nahiko mirarizkoa eta ulertezina da.
Zergatik norbanako bakoitzak dio erlojuaren forma zirkularra dela?
Hori ez da egia beste angelu batzuetatik begiratuta, izan ere, perfiletik begiratuta figura errektangularra da, eta hiru laurdenetik begiratuta forma eliptikoan ikusten da. Bere forma ordua ikusteko mementuan kontuan hartu zen, agian, bere erabileraren aitzakiarekin. Erlojua beste edozein objetu bezala multiformea da eta Cézanne eta Kubistek hortaz ohartarazi ziren. Baina erloju borobil bat margotzen duen ume berberak, etxea karratua eta teilatua hirukia margotzen du, eta hori guztia, nabarmenki arrazoirik gabe; hori arraroa izanik, eraikin bat isolaturik ikustea, landan izan ezik, eta gainera, etxe-forma ugari daude. Onartu beharra dago jendetza oso lanpetuta dagoela figura eliptikoak ulertzeko, eta unibertsala deritzaion kontsentimentuarekin bat datozela; foko bakarra duten bihurguneak bakarrik nabaritzen dituzte, errezago delako puntu batean bat-egitea, bi puntutan baino. Era berean, prespektiba konikoa asmatzen dugu, gure buruari ziria sartzeko. Trenbideak ez dute bat egiten. Kontsentimentu unibertsala aurre-iritzia da gizakiarentzat. Gizakien gehiengoak fenomeno baten ostean bestea zetorrela ikusi zuten, eta beti horrela izango zela ondorioztatu zuten. Hasteko, hori ez da guztiz zehatza; ikuspuntuaren menpe dago eta ikuspuntu normalizatua erosotasunak kodetua dago. Gure arauekin, erosotasunak eta “egi” bateratuak, haurtzarotik gizakiaren kreatibitatea deusezten du, eta eskolan betirako amata-tzen dugu. Zorionez, ez zaio beti irakasleari kasu egiten. Benetako Maisua gutako bakoitzearen barnean dago. 
Patafisika erreskatera dator:
Zer da Patafisika? Irudimenezko konponbideen eta salbuespenak baldintzatzen dituzten legeen zientzia da.
Zer da patafisika?: Botere gehiegikeri eta harrokeri mota guztien aurkako gizakiaren erresistentzia mementua da. Bere berezitasuna datza zinismo mota horretan, “eguneroko keinu ohikoetan”, fantasiazko adierazpenetan, boterearekiko distantziamentuan.  ‘Patafisika, eslogan publizitarioei eta komunikabideei esker, mundu guztian garaile ikusten dugun populismo basatiaren aurka dago. Gauza horietatik at dago eta, beraz, aurre egiten dio fanatismoari, edozein aldaeretan egindako masifikazioari, eta sistematikoki burmuin-garbiketari. Giza-banakoaren erregulazioa, opresioa eta behartutako produkzio eta kontsumo sistemaren muturreko disfunzioa zalantzan jartzen du, burokraziak, bere formularioak, inprimakiak eta ordain epeak erabiltzen ditu limurtzeko eta bortxatzeko: banakoaren diskuidu sistema jarraitua. Zorabio globalizatua. Galdutako askatasuna dela eta, ‘‘Patafisika modu Paleolitikora hurbiltzen da”.
 ‘Patafisika “erresistentzia psikologiko sistematzat” planteatzen da. Ezarritako sistemaren aurka doan errestentzia mentalaren ezkutua da. Alfred Jarryk asmatu zuen, XIX. mende amaierako idazle fran-tziarrak, beregantik jaio ziren abangoardia guztiak. “Faustroll doktorearen balentriak eta iritziak, patafisikoa” liburuan eta Alfred Jarryk XIX mende bukaeran idatzi zuen “Ubu Erregea” teatro-lanean oinarriturik frantziar mugimendu kultural hori sendotu egin zen XX. mendeko bigarren erdialdean. ‘Patafisika absurdoarekin lotzen da eta zientzien, filofofiaren, arteen eta beste ezagutza moduen linguaia instituzionala parodiatzat jotzen du.
Askatasun printzipioaren defensa da eta askatasun existentzialarena. Horregatik ‘patafisikak hain zuzen imaginazio fantastikoa gomentzen du gutxienez gure pentsamentuaren autonomia gordetzeko baliabiderik hobererena bezala eta horregatik botere asmatzailean, imaginazioan, paradoxan, ironian eta satiran eran-tzunak bilatzen dituen “zientzia bat” da. Francis Picabia margolariaren formulazio bisualagoan esanda: «burua biribila da ideek norabidez alda dezaten.» ‘Patafisika «imaginazioaren garaipena da razionalismo ekonomizistaren aurrean, botereari aurre egin eta bilusten duen humorea, gora-behera guztien aurkako bizi-poza da.»
«Patafisika metodoa, disziplina, jarrera, poztasun bat, ikusmolde, mistifikazioa dela deritzot», idatzi zuen Roger Shattuck patafisikoak 1960an.«Aldi berean, hori guztia da eta ez da hortik ezer».




f:22v7's12800 ['P]h
PHILOSOFÍA ´PATAFÍSICA
[Parámetros Photográficos para una nueva mirada]

f:22= diafragma cerrado al máximo con mayor profundidad de campo, como el ojo entornado cuando miramos al sol para una mirada nítida, profunda y más lejana
v7 ´= bajamos la velocidad con el obturador abierto siete minutos para una contemplación más larga, tomando el tiempo necesario, sin prisa para captar lo que otros no ven, y más, en nuestra sociedad de la rapidez e inmediatez. Dedicarle tiempo a la observación con mirada en calma.
s12800= doce mil ochocientos ISO, sensibilidad extrema, una altísima sensibilidad para ver en los lugares oscuros, donde hay poca luz.
Si abro un ojo, entorno el otro, dedico tiempo a observar y me adentro en lo oculto, en el misterio de lo no visible con una enorme sensibilidad, entonces surge la magia y la extrañeza. Esa extrañeza que se torna paradoja cuando comprendemos que ver es mucho más que mirar.
El propio título, es un juego lúdico; y presenta y representa el enigma del encantamiento. Todos estamos deseosos de que ocurran cosas extraordinarias, pero solo unos pocos se dan cuenta; El milagro, solo le sucede a quien de alguna manera lo convoca, con su actitud y su mirada.
[ ´P ]h = Axioma de los cambios para ejercicios espirituales fuera de la caverna de ´Platón.

UNA MIRADA ´PATAFÍSICA
[PHILOSOFÍA URGENTE]                 

El consentimiento universal es un prejuicio bastante milagroso e incomprensible.
 ¿Por qué cada uno de nosotros afirma que la forma de un reloj es circular? No es cierto si se mira desde otros ángulos, ya que de perfil es una figura rectangular, y al mirar de tres cuartos se ve una forma elíptica. Se anotó su forma en el momento de mirar la hora, quizá bajo el pretexto de la utilidad. El reloj como cualquier objeto es multiforme y Cézanne y los Cubistas tomaron buena nota de ello. Pero el mismo niño que dibuja el reloj redondo, dibuja también la casa cuadrada con triángulo de tejado desde la fachada, y esto evidentemente sin razón alguna; porque es extraño, excepto en el campo, que se vea un edificio aislado y hay infinidad de formas de casas. Hace falta necesariamente admitir que la multitud está demasiado ocupada para comprender las figuras elípticas, y que sus miembros concuerdan con el consentimiento denominado universal porque solamente perciben las curvas que tienen un solo foco, dado que es más fácil coincidir en un punto que en dos. También nos inventamos una perspec- tiva cónica para engañarnos a nosotros mismos. Los raíles del tren no se juntan. El consentimiento universal es un prejuicio para el ser humano. La mayor parte de los hombres vieron, que un fenómeno seguía a otro, y concluyeron que todo sería siempre así. En principio, esto no es del todo exacto; depende de un punto de vista y el punto de vista normalizado está codificado por comodidad. Con nuestras normas, comodidades y “verdades” unificadas, destruimos la Creatividad del hombre desde la infancia, y en la escuela la extinguimos para siempre. Afortunadamente no siempre se hace caso al maestro.  El verdadero Maestro está dentro de cada uno de nosotros. La ´Patafísica llega al rescate:

¿Qué es la patafísica?: Es la ciencia de las soluciones imaginarias y las leyes que rigen las excepciones.
¿Qué es la patafísica?: Es un momento de resistencia del individuo contra toda forma de abuso de poder y de arrogancia. En esa forma de cinismo, en los “gestos comunes de cada día”, en las manifestaciones de fantasía, de distanciamiento del poder reside su singularidad. La ‘patafísica está en contra del brutal populismo que vemos triunfar en todo el mundo gracias a los eslóganes publicitarios y los medios de comunicación. Está al margen de esas cosas, por tanto, combate el fanatismo y la masificación en cualquiera que sea su forma y lavado de cerebro, ejecutado sistemáticamente. Cuestiona la regulación del individuo, y la disfunción extrema de un sistema de producción y consumo forzado a la opresión. No le interesa dejarse persuadir por la burocracia y sus impedimentos, con formularios, impresos, y plazos de pago: un continuo sistema de distracción de la persona. Un atolondramiento globalizado. Por esa libertad perdida, La ´Patafísica se acerca al modo Paleolítico.
La ‘patafísica se plantea, como “un sistema de resistencia psicológica”. Un escudo de resistencia mental contra lo establecido. La inventó Alfred Jarry, escritor francés de finales del siglo XIX. De él nacen todas las vanguardias. Ya en la segunda mitad del siglo XX se consolidó como movimiento cultural francés y desarrolló todo su potencial basado en el libro “Gestas y opiniones del Doctor Faustroll, patafísico”, y en la obra de Teatro “Ubú Rey” que Alfred Jarry escribió a finales del siglo XIX. La Patafísica se asocia al absurdo y toma en clave paródica el lenguaje institucionalizado de las ciencias, la filosofía, las artes y otras formas de conocimiento.
Es una defensa del principio de la libertad y de la libertad existencial. Por eso la ‘patafísica recomienda precisamente la imaginación fantástica como la mejor arma de defensa para preservar, por lo menos, la autonomía de nuestro pensamiento y, por eso, es “una ciencia” que busca respuestas en el poder creativo, la imaginación, la paradoja, la ironía y la sátira. Dicho en una formulación más visual del pintor Francis Picabia, «la cabeza es redonda para permitir que las ideas cambien de dirección». La ‘patafísica es «el triunfo de la imaginación contra el racionalismo economicista, el humor que desafía y desnuda al poder, la alegría de vivir pese a todo y contra todo».
«Se puede considerar a la ´Patafísica un método, una disciplina, una actitud, una alegría, un punto de vista, una mistificación», escribió el patafísico Roger Shattuck en 1960. «Es a la vez todo eso y nada de eso».  




No hay comentarios:

Publicar un comentario